musika-plaza

2018 Musika plaza

Literaturia 2018

LARUNBATA 26

  • 11:00-13:30 eta 16:30-19:00 LIBURU-AZOKA Nobedadeak eta liburu interesgarriak
  • 11:30 Ipuin-kontaketa: MAITE FRANKO “Mundu-ipurdiak” 4-8 urtekoentzat: Oso urrutitik datozen kontu… ilun samarrak. Kirol Elkartean izango da (kioskoan bilduko gara)

12:00-13:30 eta 17:00-18:30 Irakurle-txokoa (kioskoan), liburu pila eta begirale bat egongo dira umeen zain.

  • 17:00 Ipuin-kontaketa: MIRIAM MENDOZA “Hasiera guztiak du bere amaiera“, 8-10 urtetik aurrera (haur, heldu, aiton-amona…) eta ipuinak entzun nahi dituen guztiontzat: Denok dugu gure mamu-laguna eta kontu hauek dakartena…zein ote da?
    Kirol Elkartean izango da (kioskoan bilduko gara)

IGANDEA 27

  • 11:00etatik 13:30era LIBURU-AZOKA Nobedadeak eta liburu interesgarriak
  • 11:30 Ipuin-kontaketa: JUAN KRUZ IGERABIDE “Lili-mamitan lamia” 6-10 urtekoentzat: Lamien ipuinak, elkarrekin esateko poemak, eta zenbait igarkizun. Kirol Elkartean izango da (kioskoan bilduko gara)

12:30 LITERATTIPIA literaturaren festa umeentzat: liburu-trukea, kantak, kalejira eta Txilikuri omenaldia egingo diogu Haur- eta Gazte-Literaturako bere EKARPEN ERRALDOIAGATIK.

liburu-aurkezpenak

2018 Liburu aurkezpenak

Literaturia 2018

Maiatzak 26, larunbata. Garoa Liburudenda.

10:20 Errepidean. Jack Kerouac. itzultzailea Iñigo Roque. Elkarrizketatzailea: Isabel Etxeberria
11:00 Zauri Bolodia. Oiar Guillan. Elk: Iraia Elias
11:40 Arima Animalia. Juankar Lopez-Mugartza. Elk: Lucien Etxezaharreta
12:20 Zu entzuteko gaude. Xabier Mendiguren. Elk: Morau
13:00 Neska bat leku inposiblean. Xabier Amuriza. Elk: Xabier Mendiguren
13:40 Bioklik. Asel Luzarraga. Elk. Dabid Martinez

16:20 Genero nahasmendua. Judith Butler. Itzultzailea: Ana Isabel Morales. Elk: Eskafandra
17:00 Keinu konplizeak.  Karlos Cid. Errezitatzaileak: Arantza Plaza eta Karlos Cid. Elk: Xabier Amuriza
17:40 Erreka haizea. Botere, isilpen eta herioaz. Sonia Gonzalez. Elk: Miren Agur Meabe
18:20 Emakume burugabea. Antxiñe Mendizabal. Elk: Miriam Luki
19:00 Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak. Alice Munroe. Itzultzailea: Isabel Etxeberria. Elk: Anartz Bilbao

Egitarauaren aurkezpena, maiatzaren 3an

Literaturia 2018

Maiatzaren 24tik 27ra ospatuko da aurten Literaturia, eta “aingura” izango da gaia

Haur eta helduentzako emanaldiak, liburu-aurkezpenak, azoka eta bi tailer eskainiko dira, besteak beste

Aurkezpenean, aurtengo egitarauan parte hartzen duten kideetako batzuk ere izango dira: Txakur Gorria taldeko kideak eta Morau.

Aurten ere Euskal Letren Plaza bihurtuko da Zarautz. Maiatzaren 24tik 27ra, idazleak, argitaletxeak eta irakurleak nahastuko dira Zarauzko kale eta aretoetan, literaturarekin gozatzeko. Aingura izango da aurtengo gaia. Izan ere, antolatzaileen ustez, metafora indartsua da aingura: bizitzako eta, beraz, literaturako gai nagusietako bat da non, noiz, eta nola bota edo altxa aingura. Hala, horren inguruan josi dute egitaraua.

Ohi bezala, liburu-aurkezpenak, azoka eta emanaldiak izango dira. Liburuak aurten argitaratutakoak izango dira, eta emanaldietako asko Literaturian eskainiko dira lehen aldiz. Tailerrak ere berriak dira. Horien guztien inguruko xehetasunak emango dituzte prentsaurrekoan.

Bukatzeko, Literaturia iragartzeko bideoa ere ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Hona bideoaren aurrerapena. Gonbidatuta zaude!

hondartzan

Literaturia 2017 iruditan. Eta biba zuek!

Albisteak 2017, Literaturia 2017

Hemen klik eginda, aurtengo Literaturiak eman duenaren zati txiki bat aurkituko duzue, bizi izan dugunaren adierazgarri. Beste sentipen, pertsona eta hitz asko geratu da argazkietan jaso gabe. Gure oroitzapenetan geratuko dira.

Eskerrik asko argazkilari-lanetan aritu diren Amets Garcia, Gari Berazaluze eta Bertol Arrietari. Eta bide batez, era batera edo bestera laguntzen aritu zarten guztioi. Biba zuek!

hondartzan

IMG_20170520_202740

Dena prest Literaturia hasteko!

Albisteak 2017, Literaturia 2017

Ostegunean hasiko da Literaturia. Aurtengo gaila “Ispilua” da, eta, hain zuzen, palindromoekin, hau da, hitzak eta esaldiak ispilu aurrean jarrita jolasten du Marcos Gimeno Vesgak. Haren emanaldiak irekiko du egitaraua, ostegunean, Euskalduna Tabernan, 19:30ean.

Ordutik eta igandera bitartean, Euskal Letren Plaza bihurtuko da Zarautzen erdigunea. Egitarau oparoa prestatu dute, eta denak, heldu zein haur, daude gonbidatuta hitzekin gozatzera. Izan ere, leloak dioen moduan, “Literaturia gure isla da”.

IMG_20170520_202740

Estreinaldiak eta berritasunak Literaturiaren egitarauan

Literaturia 2017
  • Maiatzaren 25etik 28ra ospatuko da LiteraturiaIspilua gaitzat hartuta
  • Emanaldietako asko estreinaldiak izango dira, eta azoka eta liburu-aurkezpenak ere egingo dira
  • Musika Plazako kioskoa “Jon Braunen tipia” bihurtuko da, eta haur eta gaztetxoentzako ekimenak hartuko ditu

Maiatzaren 25etik 28ra, idazleak, argitaletxeak eta irakurleak nahastuko dira Zarauzko kale eta aretoetan, literaturarekin gozatzeko. Antolatzaileek azaldu dutenez, Ispilua izango da aurtengo gaia, eta Literaturia gure isla da, berriz, leloa. Hain zuzen ere, uste dute, liburuek bezala, Literaturiako ekitaldiek ere aukera ematen dutela norberak beren buruarekin topo egiteko eta, agian, baita ezagutzen ez zituen alderdiak deskubritzekoa ere. Ideia hori iradokitzen du kartelak ere.

Egitarau bete betea aurkeztu dute Kaxildan egin duten aurkezpenean. Hiru gune izango ditu Literaturiak. Batetik, Modelo aretoak emanaldiak, antzerkia, errezitaldiak, solasaldia eta bideo-emanaldiak hartuko ditu. Emanaldietako asko estreinaldiak izango dira, eta haietako baten aurrerapen bat eskaini dute Irati Jimenez idazleak eta Petti musikariak Kaxildako aurkezpenean.

Modeloko oholtza-gainera aterako diren beste sortzaile batzuen izenak ere aipatu dituzte antolatzaileek: Bea Salaberri, Katixa Dolhare, Bihotz Bakartien Kluba, Huts Teatroa, Manex Agirre, Gaizka Amondarain, Lou Topet, Iban Zaldua, Miren Gorrotxategi, Fito Rodriguez, Ramon Agirre, Amagoia Gurrutxaga, Ainara Lasa, Lorea Agirre, Josu Landa…

Bestetik, larunbatean egun osoz eta igande goizean, liburu-azoka egingo da Musika Plazan. Aldi berean, kioskoa haurren gunea bihurtuko dela azpimarratu dute. “Jon Braunen tipia” deitu diote, Manolo Urbietaren omenez, eta haur eta gaztetxoei zuzendutako ekitaldiak hartuko ditu: ipuin-kontalariak, ilustratzaileak, poesia-tailerra, irakurle gazteen klubaren antzerkia…

Azkenik, aurten argitaratutako liburuen aurkezpenak hartuko ditu Garoa liburu-dendak, larunbatean egun osoz.

Egitarauaren aurkezpena bukatzeko, Literaturia iragartzeko bideoa estreinatu dute. Iraia Elias da protagonista, eta herriaren eta Literaturiaren irudi bitxia islatzen du. Literatura-zale guztiak, haur zein heldu, egun horietan Zarautzera hurbiltzera gonbidatuz amaitu dute aurkezpena.