2019 Emanaldiak

OSTIRALA 10

Modelo Aretoan:

18:30-19:30 Jenis Joplin nobelaren jendaurreko irakurraldia eta ondoren, Paul Beitiak elkarrizketatuko du Uxue Alberdi egilea.

20:00 Iñigo Astizen Manifestua. Gero, Bertso-maskarada Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Xabier Lizaso eta Unai Gaztelumendirekin.

LARUNBATA 11

Etxezabalan:

10:00-13:00 Komiki-tailerra Ainara Azpiazu Axpirekin. Izena emateko idatzi: literaturia.zarautzen@gmail.com

Modelo Aretoan:

10:00-12:00 Itzulpen-tailerra (EIZIE). Mundutik euskarara labur-labur.

13:00-13:30 Mundutik euskarara labur-labur emanaldia.

17:30 Idazleen gorputzak mahai-ingurua. Eider Rodriguez gidari; gonbidatuak: Arantxa Urretabizkaia, Laura Mintegi eta Miren Agur Meabe.

19:00-20:40 Margolaria filma. Ondoren, Mikel Urdangarini elkarrizketa musikatua Karmele Jaio eta Oier Aranzabalen eskutik.

IGANDEA 12

Modelo Aretoan:

13:30 Salbatore Mitxelenaren jaiotzaren 100. urteurrena dela eta, mahai-ingurua. Alex Gurrutxaga gidari eta gonbidatuak, Anjel Lertxundi eta Lourdes Otaegi. Sara Gabirondok, Libe Gastañaresek,  Danel Aizpitartek eta Janet Stangerrek musikatuko dituzte Mitxelenaren hainbat poema.

17:30 S(u/a)minetik bakera. Patxi Lurra eta Mudoh-ren emankizuna bideo, testigantza eta testuen irakurketekin, Ana Galarraga eta Imanol Epelderen parte hartzearekin.

egitaraua