Author: literaturia
Literaturia 2021… badator!
AlbisteakAurtengoan ere udazkenean ekarriko dugu Euskal Letren Plaza Zarautzera… irailaren 24tik 26ra. Hona hemen egitaraua. Berri gehiago laster, sareetan, hedabideetan eta literaturia.eus webgunean. Egon adi!
Modeloko ekitaldiak streamingean
Emanaldiak zuzenean, Sailkatu gabeaLiburu aurkezpenak streamingean
Emanaldiak zuzenean, Sailkatu gabeaLiburu aurkezpenak – Ahotsenea
AlbisteakDeialdia
AlbisteakIrailean sartu berri gara, eta hila amaitu baino lehen irekiko dugu euskal letren plazako atea, 25ean. Aurtengoak ezberdina beharko du, halabeharrez, COVID-19aren pandemia dela-eta osasun eta segurtasun neurriak zorroztu egin behar izan baititugu. Edukiera mugatuek, ezinbesteko distantziak, desinfekzioek eta abarrek ezin ozpinduko digute, baina, urtero euskal literaturarentzat egindako txokoa!
Literaturian parte hartzeko aukerak ugaritu nahi ditugu aurten, inor gera ez dadin ekarpenen bat egiteko gogoz. Horregatik, dei egiten dizuegu, aurtengo gaiak ( atea: hitza da giltza ) iradokitzen dizuenarekin lotutako euskarazko literatur testu baten atal bat (0-150 hitz) ahoz gora irakur eta graba dezazuen. Audio horiek Literaturiako liburu azoka eta Modelo Aretoa girotzeko erabiliko dira, euskal literatura etengabe entzun dadin euskal letren asteburuan!
Bestalde, erabaki dugu aurten EIZIErekin batera (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea) antolatzen den itzulpen tailerra ez egitea, COVID-19agatik ezarri beharreko segurtasun eta osasun neurrien ondorioz ezinezkoa izango baita nahi dugun moduko tailer eta errezitaldia egitea. Dena den, itzulpengintzak ere izan behar du bere lekua euskal literaturan, eta ez edonolakoa! Hortaz, itzulpenetan arituei, adituei, zaletuei eta aritzeko gogoa duen edonori dei egiten dizuegu ere atzerriko hizkuntzaren bateko literatur testu baten atal bat itzul dezazuen (0-150 hitz), eta zuen itzulpena ahoz gora irakurri eta graba dezazuen, gero grabazio horiek, besteekin batera, 2020ko Literaturia girotzen laguntzeko.
Audioan, testua irakurri aurretik, esan obraren eta autorearen izenak, mesedez.
Bidali zuen testuak eta audioak helbide honetara, hilaren 21a baino lehen: literaturia.zarautzen@gmail.com
Literaturia 2020. Atea: hitza da giltza.
AlbisteakCOVID-19ak sortutako osasun krisia dela eta, behin-behinean bertan behera utzi behar izan genuen 2020ko Literaturia. Hain zuzen, gaur, maiatzaren 29an hasi behar zuen eta gaur bertan gatozkizue behin betiko data berriarekin!
2020ko Literaturia, udaberritik udazkenera: irailaren 25, 26 eta 27ra.
Hitza da giltza!
Hona hemen ere Iban Zalduak idatzitako eta Julen Ribasek ilustratutako narrazioa, Literaturiaren jatorrizko datei keinu egiteko Literaturiaren bidez emandakoa.
Literaturia 2020
AlbisteakLiteraturia 2019: Zu naiz, ni zara
Sailkatu gabea2019 Liburu aurkezpenak
liburu aurkezpenak, Literaturia 2019LARUNBATA 11 Garoa Liburudenda.
10:20 |
Julien Vinsonen hegaldia |
Patxi Zubizarreta |
11:00 |
Ez da erditzea |
Ione Gorostarzu |
11:40 |
Kabitu ezina |
Aintzane Usandizaga |
12:20 |
OTTO PETTE |
Andu Lertxundiri omenaldia Musika Plazan |
13:00 |
Basa |
Miren Amuriza |
13:40 |
Hezurren erretura |
Miren Agur Meabe |
BAZKALTZEKO |
TENOREAN |
ATSEDEN |
16:20 |
Analfabetoa |
Iñigo Astiz |
17.00 |
Disoluzio agiriak |
JL Otamendi |
17:40 |
Deklaratzekorik ez |
Beñat Sarasola |
18:20 |
Pepito, maitasunaren |
Ainara Maia |
19:00 |
Kezko bola batek itoak birikak |
Miel Anjel Elustondo |
IGANDEA 12 Garoa Liburudenda.
11:20 |
MPK: Idea Vilariño eta Cesare Pavese |
Garazi Arrula Jon Olano Carlos |
12:00 |
Mayi Pelot |
Amaia Alvarez Uria |
12:40 |
Tupust! |
Tupust! Kolektiboa |
13:20 |
Mundutik mundua |
Edu Zelaieta |