Aurten ere Literaturia Zarautzen ospatuko da.
Maiatzaren 10, 11 eta 12an.
Adi egon!
OSTEGUNA 24
20:00etan, Iñurritza Elkartean
Autobiographical poesia-antzerki-interpretatua, Ane Zubeldia eta Eider Perezen eskutik.
OSTIRALA 25
Etxezabalan:
17:00-19:00: Mikroipuinen itzulpen-tailerra (EIZIE)
Antoniano aretoan:
19:30ean: Artze gogoan sarrera, Andoni Salamero eta Miriam Lukiren eskutik.
Jarraian, eMe taldearen kontzertu berezia (Haritz Harreguy, Nora Izagirre eta Ruben Caballero ), Oier Guillanen parte-hartzearekin
LARUNBATA 26
Tailerrak (izena eman behar da emailez literaturiako emailaren bitartez)
Antoniano aretoan:
“Aingurak” komiki-sailari begirada musikatu bat, Josevisky marrazkilaria, eta Miren Narbaiza eta Joseba B. Lenoir musikariekin.
IGANDEA 27
Antoniano aretoan:
LARUNBATA 26
12:00-13:30 eta 17:00-18:30 Irakurle-txokoa (kioskoan), liburu pila eta begirale bat egongo dira umeen zain.
IGANDEA 27
12:30 LITERATTIPIA literaturaren festa umeentzat: liburu-trukea, kantak, kalejira eta Txilikuri omenaldia egingo diogu Haur- eta Gazte-Literaturako bere EKARPEN ERRALDOIAGATIK.
Maiatzak 26, larunbata. Garoa Liburudenda.
10:20 Errepidean. Jack Kerouac. itzultzailea Iñigo Roque. Elkarrizketatzailea: Isabel Etxeberria
11:00 Zauri Bolodia. Oiar Guillan. Elk: Iraia Elias
11:40 Arima Animalia. Juankar Lopez-Mugartza. Elk: Lucien Etxezaharreta
12:20 Zu entzuteko gaude. Xabier Mendiguren. Elk: Morau
13:00 Neska bat leku inposiblean. Xabier Amuriza. Elk: Xabier Mendiguren
13:40 Bioklik. Asel Luzarraga. Elk. Dabid Martinez
16:20 Genero nahasmendua. Judith Butler. Itzultzailea: Ana Isabel Morales. Elk: Eskafandra
17:00 Keinu konplizeak. Karlos Cid. Errezitatzaileak: Arantza Plaza eta Karlos Cid. Elk: Xabier Amuriza
17:40 Erreka haizea. Botere, isilpen eta herioaz. Sonia Gonzalez. Elk: Miren Agur Meabe
18:20 Emakume burugabea. Antxiñe Mendizabal. Elk: Miriam Luki
19:00 Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak. Alice Munroe. Itzultzailea: Isabel Etxeberria. Elk: Anartz Bilbao
Maiatzaren 24tik 27ra ospatuko da aurten Literaturia, eta “aingura” izango da gaia
Haur eta helduentzako emanaldiak, liburu-aurkezpenak, azoka eta bi tailer eskainiko dira, besteak beste
Aurkezpenean, aurtengo egitarauan parte hartzen duten kideetako batzuk ere izango dira: Txakur Gorria taldeko kideak eta Morau.
Aurten ere Euskal Letren Plaza bihurtuko da Zarautz. Maiatzaren 24tik 27ra, idazleak, argitaletxeak eta irakurleak nahastuko dira Zarauzko kale eta aretoetan, literaturarekin gozatzeko. Aingura izango da aurtengo gaia. Izan ere, antolatzaileen ustez, metafora indartsua da aingura: bizitzako eta, beraz, literaturako gai nagusietako bat da non, noiz, eta nola bota edo altxa aingura. Hala, horren inguruan josi dute egitaraua.
Ohi bezala, liburu-aurkezpenak, azoka eta emanaldiak izango dira. Liburuak aurten argitaratutakoak izango dira, eta emanaldietako asko Literaturian eskainiko dira lehen aldiz. Tailerrak ere berriak dira. Horien guztien inguruko xehetasunak emango dituzte prentsaurrekoan.
Bukatzeko, Literaturia iragartzeko bideoa ere ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Hona bideoaren aurrerapena. Gonbidatuta zaude!
Maiatzaren 25etik 28ra egingo da aurtengo Literaturia. Beraz, emanaldi literarioak, liburu-aurkezpenak, azoka, haurren gunea, itzulpen-tailerra eta beste izango dira egun horietan, gai honen inguruan: “Aingura”.
Hemen klik eginda, aurtengo Literaturiak eman duenaren zati txiki bat aurkituko duzue, bizi izan dugunaren adierazgarri. Beste sentipen, pertsona eta hitz asko geratu da argazkietan jaso gabe. Gure oroitzapenetan geratuko dira.
Eskerrik asko argazkilari-lanetan aritu diren Amets Garcia, Gari Berazaluze eta Bertol Arrietari. Eta bide batez, era batera edo bestera laguntzen aritu zarten guztioi. Biba zuek!
Ostegunean hasiko da Literaturia. Aurtengo gaila “Ispilua” da, eta, hain zuzen, palindromoekin, hau da, hitzak eta esaldiak ispilu aurrean jarrita jolasten du Marcos Gimeno Vesgak. Haren emanaldiak irekiko du egitaraua, ostegunean, Euskalduna Tabernan, 19:30ean.
Ordutik eta igandera bitartean, Euskal Letren Plaza bihurtuko da Zarautzen erdigunea. Egitarau oparoa prestatu dute, eta denak, heldu zein haur, daude gonbidatuta hitzekin gozatzera. Izan ere, leloak dioen moduan, “Literaturia gure isla da”.
Egitarauaren aurkezpenari buruzko sarrera dotorea egin du Anartz Bilbaok Zuzeu atarian. Handik hartu ditugu bideo hauek (CC-BY-SA). Eskerrik asko!
Literaturiaren egitarauaren aurkezpeneko argazkiak.
Non: Kaxilda liburu-denda (Donostia)
Noiz: maiatzaren 3an
Nor: Irati Jimenez, Petti, Ibai Ferrera eta Ana Galarraga
Argazkilaria: Hiru Damatxo