Emanaldiak (Modelo aretoa)

Osteguna 25 (Euskalduna Tabernan)

20:00 SkizopozikS errezitaldi hitzperimentala, Markos Gimeno Vesgaren eskutik

Hitzekin magia. Poesia eskizoeleduna. Umorezko show atsegin eta alaia, fresko eta berritzailea.

Ostirala 26

19:30 Zergatik bi? Bea Salaberri eta Katixa Dolhareren manifestua (Bi emanaldietarako sarrera: 3 euro*)

20:00 Nigan, ispilu batean bezala. Hitzak: Irati Jimenez. Musika eta ahotsa: Petti

Ispiluei buruz arituko dira liburu artean. Ispiluek dakiten guztia ikasten saiatzen, eta ez dakitena gozatzen. Izan ere, dakigula, ispilu bakar batek ere ez du oraindik musikarik egiten ikasi.

Larunbata 27

11:30 Jaungoiko guztiak ukatzen dituen emakumea naiz. Bihotz Bakartien Kluba

Amaia Lasaren poemaren baieztapen batetik abiatuta, emanaldia eskainiko du bihotz bakarti berriez osatutako klubak. XX. eta XXI. mendeko emakume idazle zenbaiten ahotsak ekarriko dituzte oholtzara, bazterkaletik plaza erdiraino.

13:00 Itzulpen-tailerreko bideoen emanaldia, EIZIEren eskutik.
Goizean, poesia-bideoan itzulpen-tailer irekia egingo da. Parte hartzeko, ez da beharrezkoa itzultzailea izatea, ezta azpititulatzen jakitea ere. Izena emateko, jarri harremanetan Bego Montorio edo Garazi Arrularekin.

17:00 Hozkailua. ArteDramaren lan berria. Idazlea: Unai Iturriaga. Zuzendaria: Manex Funchs. Aktoreak: Ander Lipus, Patricia Urrutia (Sarrera: 5 euro*)

Gaztaroko ametsen eta helduaroko jokabideen arteko lerro hautsiaz gogoeta egiteko aitzakia, modu kritiko eta komikoan

20:00 Aginako zero bat. Hitzak eta ahotsak: Manex Agirre eta Gaizka Amondarain. Musika: Jon Aranburu eta Marco Bianchi. Irudien muntaia: Marco Bianchi. (Sarrera: 3 euro*)

Joxe Azurmendik 1968an argitaratu zuen Manifestu Atzeratua. Testua ezin da, garai hartan eta orain, berdin irakurri. Tartean ez dago denbora bakarrik: gu ere bagaude.

22:30 Pete Seeger gogoan. Lou Topet **

Pete Seegerren ispiluan begiratu, eta ikusitakoa (entzundakoa) eskainiko du Lou Topetek: Oier Aranzabal, Oihan Larrañaga , Ander Zulaika eta Rafa Rueda. Harkaitz Canok islatu ditu hitzak euskararen ispiluan.

Igandea 28

12:00 Literatura, ispilu ala leiho? Iban Zalduaren eta Miren Gorrotxategiren arteko solasaldia, Mikel Ayerbe gidari dutela.

13:15 Beti bezperako koplak film laburra. Ageda Kopla Taldea.
Maialen Lujanbiok egindako koplen gainean, hogei artista gaztek sortze-lan kolektibo bat zuzendu dute animazio-teknika ezberdinak erabiliz.

17:00 Elsa Scheelen Txillardegiren lanaren irakurketa dramatizatua. (Sarrera: 3 euro*)
Zuzendaritza: Dorleta Urretabizkaia. Aktoreak: Ramon Agirre, Asier Hernandez, Fito Rodriguez, Dorleta Urretabizkaia eta Joseba Urzelai. Musikariak: Maddi Zubeldia eta Rakel Aldasoro.

19:00 Sakaponetara, memoriaren ispiluarekin. (Sarrera: 3 euro*)

Lorea Agirre, Ainhoa Alberdi ,Iñigo Aranbarri, Iraia Elias, Imanol Epelde, Amagoia Gurrutxaga, Mirari Irurtzun, Josu Landa. Ainara Lasa eta Jose Luis Otamendi.
Sakaponak. Edo tortoloxak. Ardien edo ahuntzen belaunetako hezurrak. Lau atal dituzte: saka (zulo), pon (lepo), kosk (kulo) eta belarri (karne). Jostailu izan dira belaunaldiz belaunaldi; ahaztuak dira egun; ez-memoriaren metaforatzat har daitezke. Astindu sakaponak, beraz, memoriaren partida hastera baitoa.

Emanaldiaren ondoren, salgai egongo da haren atzean dagoen liburua, “Zarauzko gutunak. 36ko gerra” (Amagoia Gurrutxaga).

 

ERAKUSKETA

Txillardegi, modernitatearen isla erakusketa, Modelo aretoaren sarreran.

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiren argazkien eta liburuen azalen bitartez, idazlearen modernitatea Literaturan nola islatu zen azaltzen du erakusketak.

Garoa liburu-dendan, berriz, Txillardegiren lan-mahaia egongo da ikusgai.

 

SARRERAK

*Sarrera zenbatekoa den adierazita ez duten emanaldiak doakoak dira. Gainerakoetarako sarrerek hiruna euro balio dute, Hozkailua antzezlanarenak izan ezik (5 euro).

**Lou Topeten kontzertua aparte doa, eta sarrerak dagoeneko salgai daude Sanz Enea Kultur Etxean.

***Sarrera kobratzeko arrazoiak bi dira: gastuak berdintzea, batetik, eta kultura-emanaldiei balioa ematea, bestetik. Inork emanaldiren bat ikusteko gogoa badu eta ordaintzeko dirurik ez badu, adierazi diezaiola atean egongo den antolatzaileari, sartu ahal izateko.

 

Aingura