Batzuetan elementu txiki batek deskribatzen du multzo osoa ondoen, une batek deskriba dezakeen moduan bizpahiru egunetan gertatutakoa. Egin genezake hemen Literaturiaren laburpen konpletoena ezen ez baikenuke asmatuko egun hauetan jazotakoa hain ondo deskribatzen, une batek, momentu batek deskriba dezakeena baino hobeto. Injustua irudi lezake, Zarauztik pasa diren hainbat eta hainbat artistaren kalterako, baina une motz horren baitan den-denak zaudetela uste dugu, sentitzen dugu.
Ruperren kontzertuaren bukaeran gertatu zen. Isaac Xubin poeta eta itzultzaile galiziarra gonbidatu zuen Ordorikak oholtza gainera, eta Xubinek geldo eta dotore, galegoaren doinu malenkoniatsu horrekin, Ruperren gitarraren hiru akorde soil oihartzun xume, errezitatu egin zuen: Martin Larralde, galegoz.
Une liluragarri horrek laburbiltzen du egunotan sentitu duguna, gainontzeko hitz guztiak sobran daude.
Bihotzez eskerrak, lagundu diguzuen guzti-guztiei, kale-musikari, teknikari, artista, boluntario, idazle, bertsolari, ostalari, jostalari eta gainerakoei.
Gaur nekatuta gaude, bai, baina nekea gozoa denean, egindakoa plazer erabatekoa izan den seinale. Halaxe izan da, bai, plazer hutsa!
Hurrengo urtera arte!