Literaturia 2015eko bideo ofizialarekin lanean jarraitzen dugu. Juanfe Garcesen eta Bertol Arrietaren gidaritzapean, luxuzko aktore taldea hartzen ari da parte aurtengo ikus-entzunezkoan: Ander Lipus, Ainhoa Alberdi, Patxi Santamaria, Iraia Elias eta BeƱat Aristi. Aurreko ostegunean ekin genion filmaketari, eta ostegun honetan bigarren eta azken saioa egingo dugu. Aldi honetarako, aipatu aktoreez gain, kaleko jendearen presentzia behar dugu. Figuranteak behar ditugula, alegia. Bi pasarte jendetsu izango ditu ekoizpenak, eta honako ordutegi nahiz toki hauetan filmatuko dugu Zarautzen: 14:00etatik 16:30era, Garoa liburu-dendan, eta 17:00etatik 19:30era Txiki-Polit tabernan. Animatu zaitez, zuk ere odolean baitaramazu!