Egitarauaren aurkezpena, maiatzaren 3an

Maiatzaren 24tik 27ra ospatuko da aurten Literaturia, eta “aingura” izango da gaia

Haur eta helduentzako emanaldiak, liburu-aurkezpenak, azoka eta bi tailer eskainiko dira, besteak beste

Aurkezpenean, aurtengo egitarauan parte hartzen duten kideetako batzuk ere izango dira: Txakur Gorria taldeko kideak eta Morau.

Aurten ere Euskal Letren Plaza bihurtuko da Zarautz. Maiatzaren 24tik 27ra, idazleak, argitaletxeak eta irakurleak nahastuko dira Zarauzko kale eta aretoetan, literaturarekin gozatzeko. Aingura izango da aurtengo gaia. Izan ere, antolatzaileen ustez, metafora indartsua da aingura: bizitzako eta, beraz, literaturako gai nagusietako bat da non, noiz, eta nola bota edo altxa aingura. Hala, horren inguruan josi dute egitaraua.

Ohi bezala, liburu-aurkezpenak, azoka eta emanaldiak izango dira. Liburuak aurten argitaratutakoak izango dira, eta emanaldietako asko Literaturian eskainiko dira lehen aldiz. Tailerrak ere berriak dira. Horien guztien inguruko xehetasunak emango dituzte prentsaurrekoan.

Bukatzeko, Literaturia iragartzeko bideoa ere ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Hona bideoaren aurrerapena. Gonbidatuta zaude!