Kategoriaren artxiboak: Literaturia 2018

Emanaldiak

OSTEGUNA 24

20:00etan, Iñurritza Elkartean
Autobiographical
poesia-antzerki-interpretatua, Ane Zubeldia eta Eider Perezen eskutik.

OSTIRALA 25

Etxezabalan:
17:00-19:00: Mikroipuinen itzulpen-tailerra (EIZIE)

Antoniano aretoan:
19:30ean: Artze gogoan sarrera, Andoni Salamero eta Miriam Lukiren eskutik.

Jarraian, eMe taldearen kontzertu berezia (Haritz Harreguy, Nora Izagirre eta Ruben Caballero ), Oier Guillanen parte-hartzearekin

LARUNBATA 26

Tailerrak (izena eman behar da emailez literaturiako emailaren bitartez)

  • Mikroipuinen itzulpen-tailerra, Antoniano aretoan
  • Euskarazko Wikipedia-tailerra, Etxezabalan

Antoniano aretoan:

  • 13:00etan: Mundutik euskarara mikro-ipuinez  errezitaldia (EIZIE)
  • 17:00etan: Biziminak emanaldia. Antzezpena, musika eta marrazketa, Itzel konpainiaren eskutik -Itziar Elias, Maddi Irazoki eta Dani Irazoki -
  • 19:30ean: Zer hartu ontzitik, itsasoa harri bihurtzen bada

“Aingurak” komiki-sailari begirada musikatu bat, Josevisky marrazkilaria, eta Miren Narbaiza eta Joseba B. Lenoir musikariekin.

IGANDEA 27

Antoniano aretoan:

  • 12:00etan: Oroimenaren aingura: Alzheimerra eta sorkuntza
    Zaintza-lanak dakarren aingura eta zama sorkuntzarako bide ere bada. Anjel Lertxundik, Morauk eta Maddi Zubeldiak Alzheimerra eta gaixoen zaintza izan dute euren azken lanen iturburu. Horri buruz arituko dira, Jon Abrilen gidaritzapean.
  • 17:00etan: Txakur Gorria taldearen Lau emanaldia:
    Dei. Deitura, hodei, adeitasunez. Opus dei, bedeinkazio, deitoragarri.
    Dei bat. Lau dei.
    Lau gara baina ez gara lauak

Musika plaza

LARUNBATA 26

  • 11:00-13:30 eta 16:30-19:00 LIBURU-AZOKA Nobedadeak eta liburu interesgarriak
  • 11:30 Ipuin-kontaketa: MAITE FRANKO “Mundu-ipurdiak” 4-8 urtekoentzat: Oso urrutitik datozen kontu… ilun samarrak. Kirol Elkartean izango da (kioskoan bilduko gara)

12:00-13:30 eta 17:00-18:30 Irakurle-txokoa (kioskoan), liburu pila eta begirale bat egongo dira umeen zain.

  • 17:00 Ipuin-kontaketa: MIRIAM MENDOZA “Hasiera guztiak du bere amaiera“, 8-10 urtetik aurrera (haur, heldu, aiton-amona…) eta ipuinak entzun nahi dituen guztiontzat: Denok dugu gure mamu-laguna eta kontu hauek dakartena…zein ote da?
    Kirol Elkartean izango da (kioskoan bilduko gara)

IGANDEA 27

  • 11:00etatik 13:30era LIBURU-AZOKA Nobedadeak eta liburu interesgarriak
  • 11:30 Ipuin-kontaketa: JUAN KRUZ IGERABIDE “Lili-mamitan lamia” 6-10 urtekoentzat: Lamien ipuinak, elkarrekin esateko poemak, eta zenbait igarkizun. Kirol Elkartean izango da (kioskoan bilduko gara)

12:30 LITERATTIPIA literaturaren festa umeentzat: liburu-trukea, kantak, kalejira eta Txilikuri omenaldia egingo diogu Haur- eta Gazte-Literaturako bere EKARPEN ERRALDOIAGATIK.

Liburu aurkezpenak

Maiatzak 26, larunbata. Garoa Liburudenda.

10:20 Errepidean. Jack Kerouac. itzultzailea Iñigo Roque. Elkarrizketatzailea: Isabel Etxeberria
11:00 Zauri Bolodia. Oiar Guillan. Elk: Iraia Elias
11:40 Arima Animalia. Juankar Lopez-Mugartza. Elk: Lucien Etxezaharreta
12:20 Zu entzuteko gaude. Xabier Mendiguren. Elk: Morau
13:00 Neska bat leku inposiblean. Xabier Amuriza. Elk: Xabier Mendiguren
13:40 Bioklik. Asel Luzarraga. Elk. Dabid Martinez

16:20 Genero nahasmendua. Judith Butler. Itzultzailea: Ana Isabel Morales. Elk: Eskafandra
17:00 Keinu konplizeak.  Karlos Cid. Errezitatzaileak: Arantza Plaza eta Karlos Cid. Elk: Xabier Amuriza
17:40 Erreka haizea. Botere, isilpen eta herioaz. Sonia Gonzalez. Elk: Miren Agur Meabe
18:20 Emakume burugabea. Antxiñe Mendizabal. Elk: Miriam Luki
19:00 Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak. Alice Munroe. Itzultzailea: Isabel Etxeberria. Elk: Anartz Bilbao

Egitarauaren aurkezpena, maiatzaren 3an

Maiatzaren 24tik 27ra ospatuko da aurten Literaturia, eta “aingura” izango da gaia

Haur eta helduentzako emanaldiak, liburu-aurkezpenak, azoka eta bi tailer eskainiko dira, besteak beste

Aurkezpenean, aurtengo egitarauan parte hartzen duten kideetako batzuk ere izango dira: Txakur Gorria taldeko kideak eta Morau.

Aurten ere Euskal Letren Plaza bihurtuko da Zarautz. Maiatzaren 24tik 27ra, idazleak, argitaletxeak eta irakurleak nahastuko dira Zarauzko kale eta aretoetan, literaturarekin gozatzeko. Aingura izango da aurtengo gaia. Izan ere, antolatzaileen ustez, metafora indartsua da aingura: bizitzako eta, beraz, literaturako gai nagusietako bat da non, noiz, eta nola bota edo altxa aingura. Hala, horren inguruan josi dute egitaraua.

Ohi bezala, liburu-aurkezpenak, azoka eta emanaldiak izango dira. Liburuak aurten argitaratutakoak izango dira, eta emanaldietako asko Literaturian eskainiko dira lehen aldiz. Tailerrak ere berriak dira. Horien guztien inguruko xehetasunak emango dituzte prentsaurrekoan.

Bukatzeko, Literaturia iragartzeko bideoa ere ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Hona bideoaren aurrerapena. Gonbidatuta zaude!