Euskal letren plaza da Literaturia.
Euskal literatura sustatzeko helburua du, eta hiru printzipiotan oinarritzen da: literatura da ardatza, euskaraz sortua edo euskarara ekarria, eta herritik eta herrirako egina.
Hiru hankatan bermatzen da: liburu-azoka, liburu-aurkezpenak eta solasaldiak, eta emanaldiak.
Larrabetzun sortu zen, 2008an, eta 2014tik Zarautzen egiten da, Literaturia Kultur Elkarteak antolatuta.
E-posta: literaturia.zarautzen@gmail.com
Sare sozialetan:
https://www.instagram.com/literaturia/
LAGUNTZAILEAK
Garoa liburu-denda, EIZIE, Txiki Polit ostatua, Euskalduna Taberna, Menoska altzari denda, Arrano Kabia Kultura Elkartea, Hizki inprimategia