Jon Braunen tipia
Haurren gunea, Manolo Urbietaren omenez
Larunbata 27
10:30 Irekiera. Begirale bat egongo da eta liburuak, umeek irakur ditzaten.
11:00 Belarriekin irakurtzeko saioak, Imanol Merceroren eskutik
11:00-11:30 Txikiak gurasoekin
11:40-12:13 Ertainak ganberro, baina ez burubero
12:20-12:50 Zaharrenak, serio-demonio
13:00 Zarauzko liburutegiko irakurketa-klubeko gazteen antzezlana.
13:30 Itxiera
16:30 Irekiera. Begirale bat egongo da eta liburuak, umeek irakur ditzaten.
17:00 Ispilutxo, Pello Añorga idazlea eta Jokin Mitxelena ilustratzailearen eskutik.
Mutilak “nexka” deitzen diote eta horregatik, baztertua eta triste sentitzen da Kevin, oso triste, astoa baino tristeago, zeren bera ez da neska. Horregatik, joan da errekara, ispilutxori galdetzera. (Gomendatutako adina: 5-8).
18:00 Baloiak arboletan, Yoseba Peña
Zergatik dago eskolako ate beltza beti itxita?Behin Jonek irekita ikusi zuen eta, haren atzean […] baso berezi batean amaitu zuen. Baso hartako arbolen adarretan baloiak zeuden zintzilik! (Gomendatutako adina: 5-7).
19:00 Itxiera
Igandea 28
10:30 Irekiera. Begirale bat egongo da eta liburuak, umeek irakur ditzaten.
11:00 Ipuinari tiraka, Dorleta Kortazar ipuin-kontalariaren eskutik (gomendatutako adina: 3-7).
12:00 Poesia gazteentzat. Ibai Ferreraren gidaritzapean (gomendatutako adina: 10-12).
13:30 Itxiera
Itxi arte, begirale bat egongo da eta liburuak, umeek irakur ditzaten
Liburu-azoka
Larunbatean, goizez eta arratsaldez, eta igande goizez, Musika Plazan
Euskal argitaletxe nagusiek beren liburuak eskainiko dituzte: Elkar, Susa, Txalaparta, Maiatz eta Ataramiñe.
Horrez gain, liburu autoeditatuentzako tokia ere egongo da, eta Iruñeko Karrikiri liburu-dendak gainerako argitaletxeen liburuak eskainiko ditu.