Ekitaldiak 2015

LITERATURIA 2015
EUSKAL LETREN PLAZA ZARAUTZEN

 

MAIATZAREN 14AN (OSTEGUNA)

19:00 – Literaturia 2015en aurkezpena eta Bernardo Atxagaren hitzaldia, Jose Luis Padronek aurkeztuta, Garoa liburu dendan. Doan.

 

 

MAIATZAREN 28AN (OSTEGUNA)

20:00 – Zentzumenen zoramena ekitaldia, Talaiberri txakolindegian. 10 euro.

Katixa Agirre, Oier Santos, Gaizka Zabarte eta Tere Irastortzaren azken lanak lurrin usainez eta txakolin zaporez dastatzeko parada.

 

 

MAIATZAREN 29AN (OSTIRALA)

19:30 – Literaturia 2015en irekiera, Anjel Lertxundiren eskutik, Modelo aretoan.

 

20:00 – Porto ikuskizuna, Harkaitz Cano eta Mursegoren eskutik, Modelo aretoan. 3 euro.

In vino, veritas. Baina umorerik gabe, zertarako balio du egiak? Bertso berriak, uzta oneko ardoari jarriak.

 

 

MAIATZAREN 30EAN (LARUNBATA)

Liburu azoka Zigordia kalean (udaletxe aurrean), 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Goizez eta arratsaldez, liburu aurkezpenak Garoa liburu dendan.

 

10:00 – Poesia azpititulatzeko tailerra, udaletxean. Doan.

 

12:00 – Erractus ikuskizuna, Danele Sarriugarte, Jule Goikoetxea eta Kattalin Minerren eskutik, Modelo aretoan. 3 euro.

‘Erraiak’ eta ‘Tractatus’ liburuen juntadizotik sortutako errezitaldia.

 

13:00 – Azpititulatutako poesien emanaldia, Garazi Arrulak aurkeztuta, Modelo aretoan. Doan.

 

17:00 – Ardoa eta Odola (Wino I Crew) ekitaldia, Modelo aretoan. 3 euro.

Hala Bedi irratiko Celosamente Gordea saioak, Jim Jarmusch-en ‘Dead man’ filma bidelagun hartuta, Napoka Iria eta Joseba B. Lenoir musikariekin batera sortutako ikuskizuna.

 

19:00 – Mormoien bisita (Nora Barnacleren omenez) ekitaldia, Modelo aretoan. 3 euro.

Edorta Jimenezek James Joyce idazlearen emazte Nora Barnacle izango du ardatz, AurresQ taldearen doinuez eta dantzez lagunduta.

 

20:00 – Poteo literarioa Jon Alonsorekin, Musika Plazatik abiatuta. Doan.

 

22:00 – Bertso-kata literarioa, Putzuzulo gaztetxean. 3 euro.

Sommerlierrak: Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga eta Iñigo Mantzizidor ‘Mantxi’.

 

 

MAIATZAREN 31N (IGANDEA)

Liburu azoka Zigordia kalean (udaletxe aurrean), 11:00etatik 13:30era. Goizean zehar, liburu aurkezpenak Garoa liburu dendan.

 

11:30 – Idazlea zeu zara irakurtzen duzulako ikuskizuna, Dejabu Panpin Laborategiaren eskutik, Modelo aretoan. Gonbidapenarekin (aforo mugatua).

Joseba Sarrionandiaren izen bereko ipuin liburuan oinarrituta sortutako ikuskizuna da, 3 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduta.

 

12:30 – Hiruko solasaldia Arantxa Urretabizkaia, Karmele Jaio eta Arantxa Iturberekin, Modelo aretoan. Doan.

Hiru idazle oholtza gainean, literaturaz solasean, eta oro har bizitzaz, heriotzaz, maitasunaz, adiskidetasunaz… baita ardoaz ere.

 

17:00 – Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa ikus-entzunezkoaren proiekzioa. Ondoren, Itxaro Bordaren errezitaldia, Itxaso Gutierrez musikariak lagunduta, Modelo aretoan. 3 euro

Aitor Gametxo, Maider Fernandez Iriarte eta Maria Elorzaren film laburra, eta jarraian, Bordaren boza, Gutierrezen gitarra elektrikoak harilkatuta.

 

ERAKUSKETAK

Irakurketa-gela: Ramon Serrasen argazki-erakusketa, Modelo aretoan (maiatzaren 29tik 31ra)

Idazkera isilak: Xabi Erkiziak liburu eta irudietatik erauzitako soinuekin. Arte eta Historia Museoan (maiatzaren 14tik 31ra)

 

SARRERAK ETA BONOAK

Sarrerak egunean bertan erosi ahal izango dira leihatilan. Bonoak 12,00 euroan jarriko dira salgai, eta ekitaldi guztietarako balioko du, txakolindegiko saiorako izan ezik. Bonoak Sanz Enea Kultur Etxean eta Garoa liburu-dendan eskuratu daitezke aurretik. Horrez gain, bonoa erreserbatzeko aukera dago, literaturia2015@gmail.com posta elektronikora idatzita.

 

Zu naiz, Ni zara