Bernardo Atxagaren eta Jose Luis Padronen ‘aperitiboa’, Garoan

Albisteak 2015

contact for right: bassocannarsa@tin.it

Ostegun honetan (maiatzaren 14an) abiatuko dugu Literaturia 2015. Berez, maiatzaren 28tik 31 bitartean izango denaren aurre-ekitaldia izango da, ‘aperitibo’ modukoa, eta bertan Bernardo Atxaga eta Jose Luis Padron ariko dira. Errezitaldi berezia eskainiko dute bien artean Zarauzko Garoa liburu-dendan, 19:00etan hasita; sarrera doakoa izango da.